Egunak aurrera doaz eta herriko festarik garrantzitsuenetako bat geroz eta gertuago dugu. Txikiteo eleganteaz ari naiz. Aurten astelehena jai izatearen sarea gozatzen du gainera. Egun horretan ikutu pertsonal bat edo detaile dotore bat jartzen asmatzen duenak asko irabazten du. Ez da uniforme eguna ez. Horretarako ideien bila bazabiltza, dendan ditugun osagarrien argazki galeriatxo bat prestatu dizuet, lagungarri izango zaizuelakoan. Gogoan izan une honetan dendan bertan bakarrik saltzen ditugula eta unitate mugatuak direla.
Polittak ezta? Ez da ordea aukera hor amaitzen, luma boak, ileko osagarriak, belarritakoak eta beste hainbat elementu ere baditugu egun haundi horretarako. Laster izango duzue haien berri…
Edo behar izanez gero, etorri gu bisitatzera Azpeitiako Goiko kalera.
Ondo izan,